5. ardatza
ENDITA
Prestakuntza
Lan autonomorako prestakuntza espezializatua bultzatzea.
Lan autonomoaren ekoizpen-sarea modernizatzea (digitalizazioa, trantsizio ekologikoa, sektore berritzaileetako eta oinarri teknologikoko sektoreetako ekintzailetza, etab. ), era berean, langile autonomoek dituzten jakintza, gaitasun eta trebetasunak modernizatzea eskatzen du. “Lan Autonomoa Bultzatzeko Estrategia Nazionala 2022-2027” dokumentuak jasotzen du, beraz, beste ardatz nagusietako bat izango dela bizitza osoko prestakuntza-plan bat abian jartzea, lan autonomorako berariaz diseinatua, protagonistek aurreikusitako erronkei aurre egin ahal izan diezaieten.
Era berean, prestakuntza-plan hori oso tresna erabilgarria izan daiteke lan autonomo berdinzaleagoa, inklusiboagoa, genero-arrakalarik gabekoa eta gizarte-kohesio handiagoa sustatzen duena sustatzeko.