Joan edukira

ENDITA


Genero berdintasuna

6. ardatza

Lan autonomoan genero-berdintasuna bermatzea

Lan autonomoan genero-berdintasuna sustatzea “2022-2027 Lan Autonomoa Bultzatzeko Estrategia Nazionalaren” zeharkako helburu bat da. Hemen ere, ardatz hori lortzeko, hainbat arlotako jarduerak egin behar dira: zainketen ekonomia sustatu eta indartu; langile autonomoentzako lana eta familia uztartzeko neurriak sustatu; finantzaketa-iturrietara eta ekintzailetzara baldintza berdinetan iritsi; jasotako ordainsarietan edo erantzukizun handieneko karguak eskuratzean diskriminazioaren aurka borrokatu, eta abar. Ekintza positiboko neurriak ere sustatuko dira beharrezkoa denean, eta emakumeen eta emakumeek jabetzan edo gidatuta dituzten enpresen parte-hartzea erraztuko da. Horrek guztiak sexuaren arabera bereizitako datuak biltzea dakar, hasierako egoeraren berri argi izateko eta lortu nahi diren helburu errealistak markatu ahal izateko.