Joan edukira

Alta, baja eta bestelakoak


Marka eta izen komertziala erregistratzea

Marka merkatuan produktuak edo zerbitzuak bereizteko balio duen ikur bereizgarria da, eta izen komertzialak enpresa batek merkataritza-trafikoan garatzen dituen jarduerak identifikatzeko eta sektore bereko edo beste bateko gainerako enpresetatik bereizteko balio du. Hau da, izen komertzialak enpresa bat identifikatzen du eta markak produktua edo zerbitzua identifikatzen du.

Marka nazio-mailan, Europako Batasunean (EB) eta nazioarte-mailan erregistratu daiteke. Aldiz, izen komertziala herrialdeka eta estatu bakoitzeko arau nazionalen arabera bakarrik babestu daiteke.

Zure negozioaren izena aukeratu baino lehen, izen hori eskuragarri dagoen egiaztatzea gomendatzen dizugu. Erabilgarri dagoela egiaztatu ondoren, sartu web-etara eskaera-prozesua ikusteko, jarraitu beharreko urrats guztiekin.